martes, 21 de diciembre de 2010

PLE/ BLOGAREN EGITURA


           Gu, Heziketa Fisikoko 3 ikasle gara Gasteizeko Magisteritza eskolakoak. Gure izenak, Maite Llona, David Piña eta Antxon Seijo dira eta gure teknologia berrietako blog-era ongi etorria ematen dizugu. Gure lanen artean gai honen inguruko artikuluak eta programa hezitzaileak agertuko dira. Hasteko, klasean landutako ekarpenak aurkeztuko ditugu; mindomoa, voki-a, pixton-a, scrach-a eta livestream. Gero, guk aurkitutako beste 2;g.d.fga.rg.dfag.erh.g. Azkenik, gai honen inguruan 5 artikulu eta gure hausnarketak.

Gure helburuak lan honekiko honako hauek dira:
  • Jakitea erabiltzen programa berri hauek eskoletan.
  • Beste baliabide batzuk badaudela eta jakitea klasea emateko.
  • Era tradizionala baztertu eta gaur egun dagoena onartu, teknologia berriak aplikatu.
  •  Artikuluen bitartez kontzientziatzea gaur egun teknologia berriek daukaten indarraz.

STORY JUMPER: Zer egin sutea dagoenean

Ekarpen hau blog-era igotzeko arazoak izan ditugu. Beraz, link honen bitartez ikus dezakezue.
http://www.storyjumper.com/book/index/1191634/untitled

STORY JUMPER


BITARTEKO HEZITZAILEA

Helburu hezitzailea:

Haurrak ezagutzea sutea dagoen momentuan zer egin behar duen, baita larrialdietara deitzea ez dela tontakeria bat barneratzea ere.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia:
Umeek ipuin baten bidez, sutea egoteko arriskua dagoenean egin beharrekoa ikasiko du, irudi eta elkarrizketen bitartez. Ipuin bidez aproposa delako gai hau lantzea, ikusteko dagoen arriskua eta ekintzei aurre egiteko, normalean ez delako jakiten zer egin bakoitzak bere burua ikusten baitu.

Nori zuzendua:

Lehen Hezkuntzako Lehen eta Bigarren zikloko haurrekin landu daiteke, baina beste era bateko komiki bat egin ezkero, nahi duzun adinarekin. 

Dakarren abantailak:
  • Beste ikuspuntu batetik ideiak barneratzea, behaketaren bidez barneratzea.
  • Marrazki bidez beraien atentzioa eta jakinmiña piztea, ez aspertzeko.
  • Lantzeko aproposa.

Erabili beharreko errekurtsoak:
  • Ordenagailua.
  • Internet.
  • Story jumper.
          TUTORIALA
Watch live streaming video from kostakuak at livestream.com

SCRATCH: Urpekariaren afaria

Conoce más sobre este proyecto

SCRATCH

BITARTEKO HEZITZAILEA
  
Helburu hezitzailea:

              Jolas baten bitartez ikastea kostaldeko ezaugarriak.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

Ikastea kostaldean dauden ezaugarriak eta barnealdearekiko desberdintasun nabarienak jakitea. Oso bitarteko entretenigarria, polita eta ikasteko aproposa da nahi duzun jokoa asmatu dezakezulako eta nahi duzun gaiaren inguruan aproposa delako.

Nori zuzendua:

            Lehen Hezkuntzako 3. Zikloko haurrei.

Dakarren abantailak:
  • Jolasaren bidez internet erabiltzen ikastea, informazio iturri desberdinetan begiratuz.
  • Oso erakargarria eta entretenigarria.
  • Ideiak nahi gabe barneratzen dira.
  • Arlo desberdinetan aplikatzeko oso egokia.

Erabili beharreko errekurtsoak:
  • Ordenagailua.
  • Internet programa jaisteko eta informazioa bilatzeko.
  • Scrach-a.
  •   
    TUTORIALA

kostakuak on livestream.com. Broadcast Live Free

lunes, 20 de diciembre de 2010

LIVESTREAM

BITARTEKO HEZITZAILEA

Helburu hezitzailea:

Irakasleak azalpenak erakargarriagoak egiten ditu ez dugulako beti  bezala berari begira egon behar baizik eta ordenagailuan kontzentratu. Gainera galduz gero edo zerbait ez baldin bada ulertzen, berriro ikusteko aukera dago.

Landutako gaitasunak: 

·        Teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Ikusten duten informazioa praktikan jartzeko gaitasuna garatzen dute, beste baliabide batzuk erabiltzen ikasten duten bitartean beste arlo batzuk ere lantzen baitituzte.
·        Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Praktikan egiten ari direna momentuko azalpen egokiaren jarraitu behar dute, denak azalpena ulertzeko eta zentzuzkoa izateko.
·        Ikasten ikasteko gaitasuna. Beraien kabuz ikasiko dute erabilpena.

Nori zuzendua:

2. eta 3. zikloko ikasleei zuzendua dago.

Dakarren abantailak:

  • Nahi duzun tokitik nahi duzun momentuan ikusi dezakezula.
  •  Haur batek ezin badu klasera etorri ez da atzean gelditzen klasea jarraitu dezakeelako.
  • Nahi den guztietan errepikatu daiteke azalpena. 

Erabili beharreko errekurtsoak:   
  • Ordenagailua.
  •  Internet.
  •  Live Stream.
  •  Webcam (bideo kamera).
  • Mikrofonoa.

HOT POTATOES


 Ekarpen hau blog-era igotzeko arazoak izan ditugu. Beraz, link honen bitartez ikus dezakezue.

http://uk3.hotpotatoes.net/ex/63955/EDUKFVXN.php

HOT POTATOES: Txiro eta aberatsen arteko desberdintasunak

BITARTEKO HEZITZAILEA

Helburu hezitzailea:

Jolasen bitartez, umeak kontzientziatzea herri txiro eta aberatsen artean dauden diferentzia nabarmenak.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

Umeak gai izatea pista batetik abiatuz hitz bat lortzen. Programa honen bitartez, ezaugarriak lortu eta hauetaz pentsatzen dute. Gainera, klasean guzti hau komentatuko denez, argi ikusiko dira haien eta gure arteko desberdintasunak.

Nori zuzendua:

            Lehen hezkuntzako haurrei.

Dakarren abantailak:

  • Jolas baten bitartez hezitzen dira haurrak
  • Nahi duzun gairako erabilgarria da.
  • Erraza eta sinplea da erabiltzeko.
  • Ez da astuna.

Erabili beharreko errekurtsoak:
  • Ordenagailua. 
  • Hot potatoes.
TUTORIALA


Watch live streaming video from kostakuak at livestream.com

MINDOMO: Bitarteko hezitzailea eta tutoriala

BITARTEKO HEZITZAILEA

Helburu hezitzailea:

Lurralde honetako ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzea eta integratzeko bide bat izatea.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

Euskal herriari buruzko informazioa bilatzea eta eskema orokor eta zehatz bat egiterako orduan gauza aproposak jartzen jakitea, bai testu, bai bideo, bai argazki bidez, aproposa delako bitarteko hau ezaugarri guztiak azaltzeko eta gure herrialdea hobeto ezagutzeko.

Nori zuzendua:

Famili etorkin bateri bere lurralde berria ezagutzeko zuzendua.

Dakarren abantailak:

• Nahi duzuna txerta dezakezula.
• Era ordenatu eta garbia.
• Aurkezpenetarako gida aproposa.

Erabili beharreko errekurtsoak:

• Ordenagailua.
• Internet.
• Mindomo.

TUTORIALA:

kostakuak on livestream.com. Broadcast Live Free

MINDOMO: Euskal Herria

PIXTON: Bitarteko hezitzailea eta tutoriala

BITARTEKO HEZITZAILEA

Helburu hezitzailea:

Haurrak ezagutzea urtean dauden urtaro desberdinak eta hauen ezaugarri garrantzitsuenak. 

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

  • Umeek komiki baten bidez, urtaroak ikasiko dituzte,   irudi eta elkarrizketen bitartez. Komiki bidez aproposa delako gai hau lantzea, normalean irakasleak ezaugarriak esan eta ikasleak dena idazten dutelako, hau da, teorikoki ikasten delako.

Nori zuzendua:

Lehen Hezkuntzako Lehen zikloko haurrekin landu daiteke, baina beste era bateko komiki bat egin ezkero, nahi duzun adinarekin. 

Dakarren abantailak:

·        Beste ikuspuntu batetik ideiak barneratzea, teorikoki jakin beharrean urtaroak praktikoki barneratzen dute.
·        Marrazki bidez beraien atentzioa eta jakinmiña piztea, horrela ez direlako aspertzen.

Erabili beharreko errekurtsoak:

  •  Ordenagailua.
  • Internet.
  • Pixton.
TUTORIALA


Watch live streaming video from kostakuak at livestream.com

PIXTON: Urtaroak

VOKI: Bitarteko hezitzailea eta tutoriala

BITARTEKO HEZITZAILEA

Helburu hezitzailea:

Autonomoak izatea txango batera eraman behar dutena prestatzeko eta taldean lan egiten naturan dagoena aztertuz eta errespetatuz.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:
 

Autonomoak izatea, bakoitzak txangoetarako bere motxila prestatzeko gai izatea. Bestalde, taldean lan egiteko gai izatea eta ingurumena errespetatzea eta aztertzea. 

Nori zuzendua:

Lehen hezkuntzako haurreri, gutxi gorabehera 1 eta 2 zikloetakoak.

Dakarren abantailak:


• Haurren entretenimendua
• Ikasteko modu berria
• Ondo pasatzea eta inguruan, natura ezagutzea

Erabili beharreko errekurtsoak:


• Ordenagailua.
• Internet.
• Voki.


TUTORIALA


Watch live streaming video from kostakuak at livestream.com

VOKI






1go artikulua

Teknologia berriak: Telebistaren erabilera hezkuntzan

Orain dela hogeita hamar urte jendeak telebista masen heziketarako tresna ona zela uste zuen. Gobernuek diru asko inbertitu zuten telebistaren bidez hezkuntza programak garatzeko. Beti gertatu ohi den bezala, lehenengo programak nahiko txarrak izan ziren. Idatzizko testuei irudiak erantsi baino ez zuten egiten, besterik ez. Nolanahi ere idatzizko lengoaia eta irudien lengoaia nahiko desberdinak dira. Imajinatu, Errusian euskaraz mintzatuko bagina, inork ez liguke ulertuko. Ez du zentzurik aipatutako bi lengoaia horiek nahasteak. Beraz, hori ez dugu ahaztu behar.

Dena den, argi dago hedabideek arrakasta izugarria izan dutela. Seguraski, guraso askok seme-alabek eskolatik atera ondoren telebista gehiegi ikusten dutela pentsatuko dute. Estatistiken arabera, batez beste egunean hiru ordu ikusten dute telebista gazteek. Esan al daiteke gehiegi dela? Nire ustez, kasu honetan denbora ez da gauzarik garrantzitsuena. Jakina da telebistaren aurrean egoten garen denbora kontuan hartu behar dela, baina agian kalitateari ez zaio behar duen garrantzirik ematen.

Gurasoek telebistari buruz duten iritzia ezkorra bada ere, telebistak ekarpen handiak bultza ditzake ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan. Eduki batzuk irudiekin oso ondo adieraz daitezke. Adibidez, historiako hainbat gertaera ulergarriagoak izan daitezke pantaila txikian ikusteko aukera izanez gero. Esate baterako, Berlingo harresiaren erorketa, ilargirako bidaia, sumendien erupzioak, Chernobilen gertatutakoa, baso-suteen ondorioak eta abar irudien bidez testuen bidez baino hobeto uler ditzakegu.

Gauzak horrela, sortzen zaidan galdera hauxe da: zergatik ez da, bada, erabiltzen telebista ikastetxeetan horrelako ondorio nabarmenak baditu ikasketa prozesuan? Ia inork ez dizkio ikasle bati liburuak debekatzen gehiegi irakurtzen duelako. Zergatik? Gure gizartearentzat liburuak irakurtzea telebista ikustea baino hobea delako, lehenengoek jasoagoak baitirudite. Askok diote telebista txarra daukagula, baina liburu txarrak ere baditugu. Gakoa ez da telebista ona edo txarra daukagun, baizik eta hedabide horri zein erabilera ematen diogun.

Hasieran kalitatea aipatu dut. Kalitatea zehazterakoan gutxienez bi aldagai eduki behar ditugu kontuan. Alde batetik, telebista programa bera egokia denentz; eta beste aldetik, programa hori erabiltzeko era aproposa denentz. Programa on batek ez du ezertarako balio gaizki erabiltzen badugu, eta era berean, programa txar batekin ariketa egokiak egin ditzakegu. Adibidez, jendea telebistan iragarki gehiegi sartzen dituztelako kezkatzen da, baina oso jarduera politak egin ditzakegu iragarkiak erabiliz. Galiziako eskola batean publizitateari buruzko hausnarketa interesgarriak egin zituzten. Besteak beste, galdera hauek planteatu zituzten hausnarketarako: zer ordutan sartzen dituzte iragarki gehiago? Zein motatakoak? Nori zuzendutakoak? Zein egunetan? Horiek bezala beste mila galdera sor daitezke iragarkiei buruzko hausnarketa egiteko. Froga ezazue!

Horrez gain, gelan erabil ditzakegun programak ez dute hezkuntzarako berariaz egindakoak izan behar. Adibidez, probabilitatea lantzeko James Bond-en filmaren zatitxo bat ikus dezakegu eta ondoko galderak planteatu: Kasinoan dagoenean, zein da dadoetan bi seiko ateratzeko probabilitatea? Eta gauza bera berriz gertatzeko?

Telebistaren erabilerak gelako antolaketa aldatzen du. Normalean irakasleak hitz egin eta ikasleek entzun egiten dute. Teknologia berri honekin irakasleen eta ikasleen artean zegoen komunikazio zuzena galdu egiten da. Batzuen ustez, arrazoi hori nahikoa da telebista ez erabiltzeko. Haien iritziz, irakasleak etengabe ikusi behar ditu berak esaten duenari buruzko ikasleen erreakzioak. Ni ez nago ados iritzi horrekin. Ikasleen artean esertzen bagara, beraiek pentsatzen dutenari buruzko gauza asko asma ditzakegu.

Irakasle batzuk uste dute behin telebistako programa ikusita ariketa amaitu egiten dela. Haatik, guztiz kontrakoa da. Benetako lana telebista ikusi eta gero hasten da. Telebista programa batekin informazio pila bat jaso dezakete, baina ondoren informazioa landu egin behar da. Gaur egun telebistaren munduan izugarrizko garrantzia ematen zaio informazioa jakiteari, baina informazio bat gogoratzea buru eragiketarik sinpleena da -bestela ordenagailuak ez lukete egingo!-. Guri interesatzen zaiguna da ikasleek beren kabuz pentsatzea eta erabakiak hartzea; eta hori lortzeko informazioa baino gehiago behar dute.

Baina nola landu jasotako informazio hori? Ez da erraza. Guk ezin dugu egin beraien partez. Irakasleen zeregina ikasleei informazioa antolatzen laguntzea da. Hau da, informazioa erlazionatzeko, laburtzeko, aztertzeko, aplikatzeko edo ideia garrantzitsuenak azaltzeko eska diezaieke. Beraz, lanik garrantzitsuena telebista ikusi eta gero egiten da. Gaur egun informazioa edonon aurki dezakegu, baina ez gure pentsamendua, eta ezta erabakiak hartzeko gaitasuna ere.

Telebistak gero eta merkeagoak dira. Beraz, ez litzateke ideia txarra izango gela bakoitzean telebista bat jartzea. Ikusten dudan arazo garrantzitsuenetako bat klaseek telebistaren programazioaren erritmora joan beharra da, eta hori normalean ez da gertatzen. Horretarako, bideoak aukera interesgarriak eskaintzen dizkigu. Guk erabakitzen dugu zer, noiz eta zenbat aldiz ikusi. Hala ere, bideoari buruz datorren hilabetean hitz egingo dugu.

INFORMAZIO ITURRIA 
  • http://www.hikhasi.com/artikulua > aldizkaria 
ARTIKULU HONEN ZERGATIA

Oso interesgarriak iruditzen zaizkigu telebistan ematen dituzten programa didaktiko batzuk, adibidez, zienek ez du inoiz ere “Barrio Sesamo” ikusi? Edota “Érase una vez el cuerpo humano”? gaztelaniaz eta, “Autobus Magikoa”? euskaraz. Telesail hauei buruz hitz egitea nahi genuen eta artikulu hau, hezkuntzan telebistaren erabilerari buruz hitz egiten duenez, hau aukeratu dugu.

IRUZKINA

Aurreko artikulu batean agertu zenez, ordenagailuekin bezala, telebistarekin ere berdina gertatu zen, hau da, hasieran uste izan zen telebistak arrakasta handia izango zuela hezkuntza mailan. Lehenengo telesailak, normala den bezala, nahiko eskasak izan ziren, hori dela eta, hezkuntza mailan telebista erabiltzea bukatu zen. Urte batzuk geroago, eta programa didaktiko hauek hobeak izaten hasi zirenean, berriro ere erabiltzen hasi ziren eta gaur egun, berriz, lehengora bueltatu da, hau da, telebista erabiltzea (hezkuntzan) ez dago oso ontzat hartuta, liburuak material egokiena direla uste da, baina, non azaltzen da adibidez sumendi baten funtzionamendua era egokiago batean? Liburuetako letra eta argazkien bidez edo telebistan benetako sumendi bat erupzio betean dagoelarik ikusita? Uste dugu erantzuna argi dagoela eta, beraz, txip edo pentsaera hori aldatu behar dugula uste dugu. Gauza ez da telebista asko ikustea txarra dela, ez, gauza da ikasi behar dugula zer ikusten.
Estatistiken arabera, gaur egun umeek 3 ordu ematen dituzten telebista aurrean egunero. Programazioa egia esan, ez zaigu oso didaktikoa iruditzen baina hau aldatu ezkero, programazioa aldatu ezkero, uste dugu pentsaera hori aldatu eta hobeto ikusiko dela telebistaren erabilera erabiltzea hezkuntza mailan.

2. artikulua

LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua Ekarpena Teknologia berriak: Teknologia berriak hezkuntzan

Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.

Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.

Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde dezakegula eta CD batean ia 600.000 orriko testua.

Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko.

Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Dena den, gai horietaz guztietaz hurrengo artikuluetan arituko gara

Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu.

Hedabideek , orokorrean, eta ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zait, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.

Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi.

INFORMAZIO ITURRIA

http://www.hikhasi.com/artikulua > aldizkaria

ARTIKULU HONEN ZERGATIA

Klasean horrela eskatu digute, hau da, Teknologia Berrietako irakasgaian, honelako hainbat artikulu aukeratzea eta honi buruzko iruzkin batzuk egitea eskatu digute eta behin egin behar dugula jakinda, interesgarria iruditzen zaigun batzuk aukeratu ditugu, hau da hautatutako horietariko bat.

IRUZKINA

Aukeratu dugun artikulu hau kontatzen du zelan orain dela 20 urte ordenagailuarengan itxaropen handiak zeuden, esaten zutelako ordenagailuek irakasleak ordezkatuko zituztela eta horrela haurrek heziketa hobea lortuko zutela. Urte batzuk geroago, ostera, iritziz aldatu eta kontrako hasi zen pentsatzen, ordenagailuek ez zutela ezertarako balio, eta.
Gaur egun, esan beharra dugu, eskoletan eta unibertsitateetan, batez ere, gero eta teknologia gehiago ikusten dela, adibidez betidaniko arbelak, desagertzen ari dira, hau da, jada leku askotan arbel digitalak erabiltzen ari dira eta leku batzuetan liburuak  ordenagailu txiki batzuengatik ordezkatu dira ere bai.
Gure ustez gainera, eskoletan teknologia berri hauek nola dabiltzaten erakustea oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Honezkero erosketak internet bidez egin daitezke eta etorkizunean ziurrenik, gauza guztiak edo gehienak internet bidez edota horrelako teknologi berrien bidez egingo dira. Gainera, aurten izandako irakasgai honetan, ezagutzen ez genituen hainbat programa didaktiko erakutsi dizkigute eta esan beharra dugu uste dugula irakasleon lana asko errazten dutela. Agian ez hainbeste gure espezialitatean (heziketa fisikoa), gurean ez baita hainbesteko teoria ematen baina bai bestelako irakasgaietan.